ETXEAN GERATU / QUÉDATE EN CASA 3
MAPATXEA
Gaur marrak landuko ditugu. Horretarako, 2 folio, errotulki beltza, koloreetako errotulkia, arkatza, borragoma, artziak eta pegamentoa erabiliko dugu.
Emaitza |
Mapatxea. Hartu folio bat. Begiratu irudian agertzen diren pausoak. Arkatzarekin marraztu guztia eta gero margotu koloretako errotulkiekin eta errotulki beltzarekin birpasatu.
1.- Marraztu burua.
2.- Marraztu bi belarri handiak.
3.- Egin aurpegia.
4.- Begiak. Marraztu begi bat, eta ondoren, egin bi marra (gida moduan ereabiliko dituzunak) beste begia altuera berean kokatzeko.
Marraztu eta apaindu jertsea. Egin zuk nahi dituzun marrazki geometrikoak.
5.- Gida moduan erabiliko ditugun marrak egin. Adi! Ez dira marra zuzenak. Kopetan eta masailetan erdi borobilak dira.
6.- Marratxoak egin . Bolumena, argia eta iluntasuna landuko dugu orain.
Kopeta. Kokatu lehenengo marra bertikala erdian. Ezkerraldera goazen einean, marrak gero eta gehiago okertuko ditugu. Eta gauza bera eskumara marrazterakoan. Horrela bolumena ematea lortuko dugu.
Marra bat bestearengan nahiko gertu egingo dugu, horrela iluntasuna lortuko dugu.
Belarria. Kanpoko aldean marrak nahiko gertu egingo ditugu, eta barruko triangeluan, berriz, espazio handiagoa utziko dugu beraien artean. Horrela, kanpoko aldea, barrukoa baino ilunagoa izango da.
Masailak. Kopeta baino argiagoak dira, beraz marren arteko tartea handiagoa izango da. Marrazteko orduan, gure giden forma jarraituko dugu.
7.- Errotulki beltzarekin margotu begiak eta sudurra. Erabili koloreetako errotulkiak jertsea margozteko.
8.-Birpasatu beltzez.

Fondoa. Hartu bigarren folioa eta jarraitu pausoak.
1.- Marrak marraztuko ditugu. Ez ditugu marra zuzenak egingo. Hauek zurtoinak izango dira, beraz, forma organikoak izango dira, mugimenduarekin.
2.-Hostoak nonahi egin. Marraztu kanpoko forma, eta gero egin barrutik marratxo bat, bolumena emateko.
3.- Zurtoinak eta hostoen kanpoko aldea margotu errotulki berdearekin.
4.- Guztia birpasatu errotulki beltzarekin eta egin hostoen barruko marrak.

Amaitzeko.
Moztu mapatzea eta pegatu fondoaren gainean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario