miércoles, 25 de marzo de 2020

ETXEAN GERATU / QUÉDATE EN CASA 1

Animali bat LAUREL BURCHen antzera

Etxean geratzen garen bitartean, Laurel Burch ezagutuko dugu. 

Laurel Burch Estatu Batuetan jaio eta bizi zen 1945-2007 bitartean. Diseinatzaile eta enpresaburu izan zen. Hezurretako gaixotasun arraro bat zeukan eta askotan gurpil-aulkia erabili behar izan zuen mugitzeko; hala ere, bere koadroetan poza eta kolorea islatzen da.



Hiru ariketa desberdin egingo ditugu, adinaren arabera:

1.-TXIKIAK: kollagea

materiala: artaziak, pegamentua, papera (aldizkariak, folioak, ...), rotulkiak, margoak, gometsak,...

prozedura: kolorezko orri bat erditik tolestuko dugu, ondorengo pausuetan azaltzen den moduan, katuaren erdia marraztuko dugu eta moztuko dugu. ADI! Ziurtatu ez duzula mozten tolestutako aldetik. Badugu katuaren gorputza. Orain lore eta hosto batzuk marraztuko ditugu beste orrietan.
Dena itsatsiko dugu kartulina edo orri batean eta rotulkiekin eta gometsekin apainduko dugu.


Adibideak 




2.- ERTAINAK: Katutxoa

materiala: arkatza, borragoma,  rotulkiak, margoak, ...

prozedura  : ondorengo pausuetan azaltzen den bezala,  W bat marraztuko dugu orriaren goialdean, gero 611 zenbakia marraztuko dugu, lehenengo 1 ezabatuko dugu pizka bat eta buruan M antzeko bat marraztuko dugu. Mihia egiteko U hizkia eta buztana egiteko S hizkia. Gero lore, forma eta hostoekin apainduko dugu. Koloreztatu kolore askorekin!!


Adibidea



3.- NAGUSIAK: beste animali bat

materiala: zuen gustokoa 

prozedura: aukeratu animali bat eta bere estilora marraztu, gero kolore askorekin margotu



4.- BONUS!!!! : jolasa eta koloreztatzeko marrazkia



materiala: dado bat eta txanpon bat

prozedura: dadoa bota eta ateratzen den zenbakiak seinalatzen du laukia; gero txanpona bota eta buzti (aurpegia) ateratzen bada, goikoa aukeratzen dugu, eta lehor (gurutzea) bada, behekoa. 








Koloreztatzeko






No hay comentarios:

Publicar un comentario